• ane etxeberria fisioterapia

HAURDUNALDIA ETA ERDITZERAKO PRESTAKUNTZA


TALDEKAKO SAIOAK

Helburua: haurdunaldia ahalik eta erosoen eramatea, erditzera prestatua iristea eta erditze ostea arintzea da.

Zoru pelbikoa eta sabelaldea ezagutu eta lantzea

Gorputz kontzientzia lortzea

Erditze osteko lesioak saihestea

Erditze prozesua ezagutu eta unerako prestatzea

Ariketa fisikoa egitea

• Noiz hasi naiteke?

Edozein astetan has zaitezke hasierako balorazioa egin ostean, nahi duzunean.

• Zenbat irauten dute klaseek?

Ordubetetxo bateko klaseak dira

• Nork bideratzen ditu klaseak?

Zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapeutak (Ane)

• Zenbat balio du?

Hasierako balorazioa 30€

Hilabetekoa 70€

Hurrengo balorazioak dohainik dira