FISIOTERAPIA
Prebentzioa eta tratamendua

Orokorra
Balorazioa
Diagnostikoa
Tratamendua

Obstetrikoa
Haurdunaldia
Erditze aurrea
Erditze ostea

Zoru Pelbikoa
Uroginekologikoa
Koloproktologikoa
Sexologikoa

Eskuko drainatze
linfatikoa
Linfedema
Haurdunaldiko edemak
HAURDUNALDIAREN BIDAIAN MURGILDURIK
Haurdunaldiak eta erditzeak zoru pelbikoan eta faja abdominalean, besteak beste, duen eragina nabarmena da. Garrantzitsua da prozesu honen aurrean prebentzio lana egin, gorputza ezagutu eta konfidantza lortzea.
Horretarako fisioterapiak zenbait metodo eskaintzen ditu. Erditze aurretik eginiko lan guztiak erditze ostea asko arintzen du. Haurdunaren eta fisioterapeutaren elkarlana egingo dugu uneoro.
- HAURDUNALDIA -
-
0 astea - 32 astea
Taldekako saioak
- Zoru pelbikoa eta sabelaldea landu
- Ariketa Fisikoa egin
- Gorputza ezagutu eta kontzientzia hartu
- Erditze osteko lesioak prebenitu
-
32 astea - Erditzea
Saio indibidualak
Masaje perineala, posturak, laguntzailearen parte hartzea...
Taldekako saioekin jarraitzen da
-
Erditzea
Taldekako saioetara etortzeko aukerarik izan ezean, haurdunaldiaren jarraipena egiteko aukera saio indibidualen bitartez.
Bakoitzaren nahi eta beharretara moldatuko da prozesu guztia, ez da protokolo bat. Haurdunaldiko edozein astetan jar zaitezke kontaktuan nirekin.
- ERDITZE OSTEA -
-
Erditzea - Balorazioa
Kuarentena
-
Balorazioa
Taldekako saioak
- Zoru pelbikoa eta sabelaldea landu
- Ariketa Fisikoa egin
- Gorputza ezagutu eta kontzientzia hartu
- Pelbisaren mugimendua landu
- Erditzerako prestatu
- Erditze osteko lesioak prebenitu
Saio indibidualak
Behar izanez gero, erditze osteko ondorioen tratamendua.
Bakoitzaren nahi eta beharretara moldatuko da prozesu guztia, ez da protokolo bat. Haurdunaldiko edozein astetan jar zaitezke kontaktuan nirekin
Taldekako saioetara etortzeko aukerarik izan ezean, haurdunaldiaren jarraipena egiteko aukera saio indibidualen bitartez.
ZORU PELBIKOA
Disfuntzioak
GERNU ZEIN GOROTZ INKONTINENTZIAK
Komunera
ERDITZEAREN aurretik edo ondoren gernuak ihes egiten dizu?
MINAK
PROLAPSOAK
Baginaren sarreran edo uzkialdean
Sabelustutzerakoan edo pixa egiterakoan
Baginatik zerbait
DISFUNTZIO SEXUALAK
Bagina eta alualdea
IDORRERIA
Sabelustutzea
Elikadura zaintzeaz gain sabelustutzeko
Badakizu zein eragin izan ditzaken idorreriak
ESKUZKO DRAINATZE LINFATIKOA
ZERTAN DATZA?
Presio baxuz aplikatutako masoterapiako teknika espezifiko bat da. Helburutzat afektatutako gunetik linfa eta likido interstizialaren irteera du, hau da, lekuz kanpo pilatutako likido eta molekulak berriz ere zirkulaziora bidaltzea.
LINFEDEMA PRIMARIOA
Sistema linfatikoaren disfuntziotik datorrenean edema.
LINFEDEMA SEKUNDARIOA
Edema beste kausa batengatik gertatzen denean eta sistema linfatikoak ezin duenean hau kontrolatu. (adb. minbizi ostean)
GORPUTZ ADARRETAKO EDEMA HAURDUNALDIAN
ZORU PELBIKOKO EDEMA
Gorputz adarrak
AURKEZPENA
Ea ba...
Has nadin esanez non duen bide honek hasiera. Beti izan dut sexologiaren inguruan interes berezia, bigarren hezkuntzan zer izan nahi genuenaren inguruan hitz egiten hasten ginenean irribarre txiki artean, noiz edo noiz, beti pasatzen zen nire burutik gai honen inguruko “zerbait” , oso ondo zer zen jakin gabe noski.
Urteak pasa ahala, biologiaren arlotik egin nituen ikasketak, gradua aukeratzeko unea iritsi zen arte. Kirolarekin interes berezia izanik eta zientziak nola erakartzen ninduen ikusirik fisioterapiaren mundura abiatu nintzen Bilbon barrena. Baina ez zen denbora gehiegi igaro fisioterapia barneko nire interesak aldatu zirenerako, zoru pelbikoarekin topatu bainintzen. Une honetan elkartu zitzaizkidan grinak: fisioterapiaren, sexologiaren eta zientziaren munduek bat egiten zuten.
Honela, zoru pelbikoaren eta eskuzko drainatze linfatikoaren inguruan egin nituen Master ikasketak Madrilen. Ordutik aurrera ikastearen gurpilari ezin izan diot geldiunerik jarri, kurtsoak handik eta hemendik egiten ibiltzeaz gain, egunerokoak ematen dizkizun lekzioei azken zukuak ateratzen ibiltzen bainaiz.
KONTAKTUA
Ane Etxeberria fisioterapia
Bizkaia kalea 11 behea. 20800 Zarautz.
aetxeberria.zp@gmail.com
Tel: 650-077-747 (whatsapp)
ORDUTEGIA
Astelehenetik Ostiralera:
9:00- 20:00






